NAIZ.INFO
HERNANI

Sute batek kalteak eragin ditu Hernaniko enpresa batean

Hernaniko Lastaola poligonoan kokatuta dagoen Indartu enpresak kalte materialak izan ditu goizaldean piztu den sute baten ondorioz. Ez da zauriturik egon.

Hondeamakina bat, suak kaltetutako enpresaren eraikinean lanean. (Gari GARAIALDE/ARGAZKI PRESS)
Hondeamakina bat, suak kaltetutako enpresaren eraikinean lanean. (Gari GARAIALDE/ARGAZKI PRESS)

Goizaldean piztu den sute batek Hernaniko Lastaola poligonoan kokatuta dagoen Indartu enpresan kalte materialak eragin ditu, Lakuako Barne sailaren arabera. Izandako kalteen ebaluaziorik ez dute egin oraindik.

01.00ak aldera sortu da sua eta altzariak egiten dituen enpresa honen zati bat kaltetu du.

Ez da zauriturik izan eta 05.00ak aldera itzali dute sua, iturri berberen arabera.