
Helburu bezala urrezko domina bazuen ere, brontzearekin itzuliko da Maider Unda borrokalaria Euskal Herrira. Bere azken Olinpiar Jokoak izan daitezkeen hauetan, beraz, sari potoloa lortu du.
Bikain hasi du eguna aramaioarrak. Final laurdenetan eta final erdietan ez du zailtasunik izan aurkariak mendean hartzeko. Final erdietan, ordea, urrezko domina gero eta gertuago zuenean, zilarrezko domina lortu duen Stanka Zlateva Hristovaren aurka galdu egin du.
Brontzearen aldeko borrokan, ordea, egoerari buelta eman eta aise gainditu du Vasilisa Marzalyuk bielorusiarra.
Natalia Vorobieva izan da txapelketako irabazlea.
Olinpiar Jokoen inguruko informazio guztia NAIZen webgune berezian jarraitu daiteke.

Culture
Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Basque Country
Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Basque Country
Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Basque Country
Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Basque Country

