
‘Zazpi egun Habanan’ filma aurkeztera etorriko da Donostiara Benicio del Toro datorren Zinemaldian. Proiektua, zazpi zuzendarik zuzendutako lana da, Julio Medem euskal sortzailea tarteko.
Oliver Stone ere Zinemaldian izango dela baieztatu dute Twitter bidezko informazioen arabera.
Zabaltegiko Bereziak sailean hainbat genero batzen dira; fikzioa, ez-fikzioa, animazioa, baita telesaila ere. Hala, Zinemaldian izango dira ‘7 egun Habanan’ filmaz gain, ‘Asura’, Keiichi Satoren azken lana; ‘The Bay’, Barry Levinsonena; ‘Kern’, Veronika Franz eta Severin Fialarena; ‘Klip’, Maja Milosena; ‘Konig des Comics’, Rosa von Praunheimena; ‘E Operazioa’, Miguel Courtois Paterninarena; ‘As linhas de Torres’, Valeria Sarmientorena; ‘Shokuzai’, Kiyoshi Kurosawarena; ‘Tropicalia’, Marcelo Machadorena; eta ‘Xingu’, Cao Hamburgerrena.
Dagoeneko iragarrita dauden euskal produkzioek ere izango dute beren tokia Zabaltegiko Berezietan, hala nola, Fermin Muguruzaren ‘Zuloak’ dokumentalak, Iñaki Elizalderen ‘Baztan’ek, Patxo Telleria eta Aitor Mazoren ‘Bypass’ek, eta Oskar Alegriaren ‘Emak Bakia Baita’k.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
