
«Martinezek hartu duen erabakiaren harira, Athletic Clubek bere etsipena adierazi nahi du, gure kirol proiektua nahiko erakargarria ez zelakoan hartu baitu», adierazi du talde zuri-gorriak ohar baten bitartez.
Taldeak azaldu duenez, erakundearentzat «funtsezkoa» da «Athletic proiekturako bere lehen taldea azken kirol jomuga izatea bere jokalari guztientzat».
Gainera, Athleticeko lehendakari Josu Urrutiak afera honen inguruan prentsaurrekoa emanen duela iragarri dute.
Talde bilbotarrak jakinarazi duenaren arabera, Martinezek gaur arratsaldean aurkeztu du Bayern Munichek bere izenean sinatutako txeke bat, araudiak eskatzen duen etete klausula ordaintzeko.
Ostiralean bukatzen da fitxaketak egiteko epea, eta oraindik ikusteke dago zer gertatuko den Fernando Llorenteren kasuarekin.

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

En la ‘rotonda’ de Europa, Euskal Herria se enfrenta a «una avalancha blanca» de cocaína

