Azken urteetan ez bezala, hiru Donostia Sari banatuko ditu aurten Donostiako Zinemaldiak. Oliver Stone eta Ewan McGregorren sariketak iragarri ondoren, hirugarrenaren izena eman du gaur antolakuntzak. Tommy Lee Jones aktore estatubatuarrak Donostia Saria jasoko du eta ‘Hope Springs’ filma aurkeztuko du Zabaltegin.
Hainbat filmetan parte hartu du Hollywoodeko aktore ezagunenetakoak. ‘Coal Miner’s Daughter’ (1980) –Urrezko Globoetarako izendapena lortu zuen–, ‘Under Siege’ (1992), ‘Heaven and Earth’ (1993), ‘The Client’ (1994), ‘Batman Forever’ (1995), ‘Men in Black’ (1997 eta 2002) edo ‘Captain America: The First Avenger’ (2011) izan daitezke esanguratsuenak.
‘The Fugitive’ (1994) filma izan daiteke, ordea, bere ibilbidean mugarria ezarri zuena, berarekin lortu baitzuen Bigarren Mailako Aktore Onenaren Oskar saria.
Duela gutxi, K agentearen rola egin du berriz ‘Men in Black 3’ filmean, eta abenduan estreinatuko den Steven Spielbergen ‘Lincoln’ filmeko protagonistetako bat da. Peter Webber zuzendariaren ‘The Emperor’ filmaren errodajea amaitu berri du Zeelanda Berrian.
Donostian ‘Hope Springs’ filma aurkeztuko du, Meryl Streepekin batera egindakoa.
Tommy Lee Jonesek irailaren 28an jasoko du Donostia Saria, Kursaal Auditoriumean egingo den ekitaldian.

Enfado en Geroa Bai por quedarse fuera de la papeleta conjunta PSN-FA para el Senado

Frente Amplio y Podemos no logran un acuerdo global y el PSOE pacta un frente para el Senado

EH Bildu propone sus candidatos para el 29-N: Matute, Otero, Etxebarrieta y Maiz

Asiron, tras los incidentes por Vito Quiles: «Tengo muy claro de dónde vino la provocación»

