Kostata lortu ditu denboraldiko lehen hiru puntuak Athleticek. Valladolidek talde on bat dela erakutsi du partida osoan zehar eta zuri-gorriak oraindik ez daudela batere ondo agerian gelditu da.
Urduritasuna da nagusi Athleticen estamentu guztietan eta zelaian ere nabaritu da. Zuri-gorriak partida irabaztera atera dira azken porrotak eta Llorente eta Javi Martinezen inguruko polemikak ahalik eta arinen ahazteko.
Valladolid ordea, ez da kikildu eta sufritu behar izan du garaipena lortzeko. 68. minutuan egin du Adurizek lehen gola eta hortik gutxira bigarrena heldu da Susaetaren bitartez 74. minutuan.
Partida erabakita gelditu da eta arnas pixka bat hartu ahal izan du Athleticek.
Partidaren inguruko datu guztiak NAIZen aurkituko dituzu.

Basque Country
Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Economy
Las unidades productivas y las marcas de Ternua aseguran su continuidad y cien empleos

Aktualitatea
Euskal musikaren sektoreak kezkaz begiratzen dio makrokontzertuen gorakadari

World
Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos

Basque Country