NAIZ.INFO
BILBO

Martxan da EuskoTrenen tren zerbitzuen neguko ordutegia

Gasteizko Gobernuaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoak tren zerbitzuen neguko ordutegia jarri du abian gaur.

EuskoTren konpainiak jakinarazi duenez, gaur eskola-egunak hasiko direnez, neguko eskaintza ezarriko da berriz. Eskaintza hau egokituta dago aldi honetan dauden joan-etorrien beharrizanetara moldatzeko. Horrek guztiak eskola egunetako zerbitzuetarako tren zerbitzu berriak sortzea dakar, baita beste batzuen luzapena ere.

Erabiltzaileek Atxuriko (Bilbo) Bezeroenganako Arreta Bulegoetan eta Amaran (Donostia), 902 543 210 telefono zenbakian edota www.euskotren.es webgunean lor dezakete informazio gehiago.