Paueko Auzitegiak Arturo Villanuevaren eta Iñaki Imazen euroaginduak aztertu ditu gaur.
Lehenaren kasuan, auzia irailaren 25era atzeratu dute. Bien bitartean, nafarra aske geratu da. Astero sinatzera joan beharko du.
Villanueva abuztuaren 27an atxiltou zuen Polizia frantsesak Urruñan. Errefuxiatu politikoa Belfasten egon zen hainbat urtez, eta duela gutxi itzuli zen Lapurdira. Bizitza guztiz publikoa eta normala egiten zuen bertan.
Ez da haren aurkako auzia atzeratzen den lehen aldia. Bitartean, espetxean jarraituko du.
Iñaki Imazi dagokionez, Fiskaltza Espainiaratzearen alde agertu da.
Auzitegiak datorren irailaren 18an jakinaraziko du bere azken erabakia zein den. Bitartean, euskal herritarrak aske jarraituko du, baina Hendaiako polizia-etxera sinatzera joateko baldintzapean.
Pauek euroagindua onartuko balu, Imazek errekurtsoa jartzeko aukera izango luke.
Imaz pasa den abuztuaren 8an atxilotu zuen Polizia frantsesak Hendaian, emaztearekin eta haurrarekin batera zihoala. Paueko Auzitegira eraman ondoren, aske geratu zen, baldintzapean.

EH Bildu, primera fuerza en intención de voto en la CAV, confirmaría el sorpaso en Bizkaia

Cargas de la Ertzaintza para desahuciar en Arrigorriaga a Carmen y a su hija de 11 años

Blocus, la ‘mano negra’ violenta que confunde a los Mossos y lanza mensajes en Euskal Herria

La reivindicación de la República Vasca responde a la visita de Felipe de Borbón a Mondragon
