
«Zukgua» prozesua martxan dela ezagutarazi dute ehunka gaztek Zarauzko Zinema pilotalekuan egin duten ekimenean. Prozesuaren helburua gazte independentista eta ezkertiarren bilgunea izango den antolakunde bat sortzea da.
Bost gune ezerbinez osatu dute Zinema pilotalekua, non gune bakoitza lanketak izango duen izaeraren definizio bat izan den. «Ekin, eztabaidatu, harremandu, izan eta eraiki» guneek prozesuaren nondik norakoak ezagutarazi dituzte.
Bide horretan, norbanakoaren garrantzia azpimarratu dute. Gazte bakoitzak kolektiboan duen eraginaz mintzatu dira eta ahalik eta prozesu partehartzaileena aldarrikatu dute.
Martxora arteko ibilbidearen irudia fruituak izango dira eta «zukua» ematea espero dute. Prozesu eratzailean zehar eztabaida asanbladak antolatuko dituzte herri guztietan hiru bloketan banatuta: munduaren egungo egoeraren hausnarketa, Euskal Herriko ziklo politikoaren inguruko hausnarketa eta gazte antolakundearen izaera eta funztioak.
Era berean, web orri bat ere jarri dute martxan, gaztezukgua.info.
Joan den ekainean Segi gazte erakundeak beren ibilbidea bukatutzat eman zuen.

El relevo de Xabier Lapitz por Miriam Duque en ‘En Jake’ genera controversia en redes

Fallece la joven de 18 años que cayó desde 30 metros en el Anboto

¿Guerra sucia o gamberrada macabra? 25 años de la tragedia del Txioka

Turista sionistek mehatxuak egin zizkieten Palestinaren aldeko manifestariei Iruñean
