Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Ines del Rio Tafallako presoaren inguruan eman zuen epaia aztertzen ari dira Estatu espainiarreko Audientzia Nazionalean. 197/2006 doktrinak Europako Giza Eskubideen Hitzarmena urratzen duela ebatzi zuten orduko hartan eta, egoera horri erantzunez, Ines del Rio «berehala» askatzeko eskatu du Herrirak.
Epaia kaleratu zutenetik hiru hilabete igaro direla gogorarazi du mugimenduak eta Del Rioren kasu berean aurkitzen diren 66 euskal preso politikoen eskubideak «urratzen» ari direla salatu du. Egoera honek luzaro ezin duela iraun azaldu du, «oinazea eta tragedia besterik ekartzen ez duelako».
Herriraren aburuz, normalizazio politikoa eta bakea era «inklusibo» batean eraikitzeko garaia da. Aterabide «positiboak» behar direla azaldu du eta pertsona guztien giza eskubideak errespetatzea aldarrikatu du. Horregatik, 197/2006 doktrina bertan behera uzteko eskatu dio Audientzia Nazionalari.
«Premiazkoa» da Herriraren ustez «muturreko jarrera extremistak» alboratzea, giza eskubideak errespetatzea eta espetxe politika «bake eta konponbidearen bidean» jartzea.

Muere un triatleta de 25 años en el Ironman de Gasteiz

Una cornada en la cara en Mercaderes, un corredor épico y otro grotesco

‘La Roja’ divide a la Plaza de Toros de Iruñea: «Puta selección» y «Yo soy español»

El Ayuntamiento de Iruñea confirma una agresión de alta intensidad en la Vuelta del Castillo
