Athleticek merezita galdu du San Mamesen Getaferen aurka. Bielsaren taldeak ez du jakin partidari egokitzen eta lehen ordu laurdenean falta jaurtiketa batean jasotako golak min handia egin die. Juan Rodriguezek aurreratu du Getafe. Gainera, golarekin batera Gurpegi lesionatu egin da.
Bigarren zatiaren hasieran beste huts larri bat egin dute defentsan zuri-gorriek eta Alvaro Vazquezek bigarrena egiteko baliatu du.
Zuri-gorriak aurrera jotzen saiatu dira, baina ezintasun handia erakutsi dute. Getafek hainbat gol aukera sortu ditu kontraerasoan eta Athleticen garbiena Llorentek langara bidali duen burukada bat izan da. Partidaren bukaeran Mikel San Josek egin du ohorezko gola 94. minutuan.

Basque Country
El juez envía a prisión a los dos detenidos en Irun, imputados por «terrorismo»

Gipuzkoa
El PP elige a un joven muy activo en redes en busca de un escaño por Gipuzkoa 15 años después

Basque Country
El PNV alude a riesgo de «terrorismo» tras dos detenciones de la Ertzaintza rumbo a la AN

Economy
El rentismo tiene premio fiscal en Hego Euskal Herria

Basque Country