Eskutitz bidez jakinarazi dio UPyDko bozeramaile Gorka Maneirok EH Bilduri ez dela koalizioarekin bilduko. Bere iritziz, «hauteskundeetan parte hartu izanak ez du bermatzen demokrata izatea».
Harremanak izateko baldintza gisa ezarri ditu Maneirok «ETAren historial kriminala kondenatzea» eta «irabazleen eta galtzaileen alde» lan egitea, «zesiorik eta inpunitaterik gabe, eta Justizia eta memoria kontutan hartuta, euskal gizartearen eta terrorismoaren biktimen duintasuna errespetatuz».
Maneiroren aburuz, EAEn «ezin esan daiteke egoera guztiz demokratikoa bizi denik argitzeke dauden 324 krimen terrorista ebazten ez diren bitartean». «Zuek eta zuen jarraitzaileek afera honetan aurrera egiteko gaitasuna baduzuela uste dugu», esan dio Laura Mintegiren alderdiari.
UPyDren iduriko, ezingo da egoera «guztiz demokratikoa» lortu, «ETA bizirik» dagoen bitartean.
EH Bildu koalizio independenistak pasa den asteburuan iragarri zuen Gasteiko Legebiltzarrean izango diren alderdi guztiekin eta beste zenbait eragilerekin hartu emanak hasteko nahia.

Las potentes movilizaciones antifascistas echan atrás al agitador Vito Quiles en Bilbo

Lula cierra la puerta a la ultraderecha y vuelve a ganar en Brasil

Subiranotasunaren bidean urratsak emateko garaia dela aldarrikatu dute ‘Zazpi jauzi’ dantzatuz

EH Bildu denuncia el desalojo llevado a cabo por «300 policías armados hasta los dientes»


