
Beharrezkoa zuen garaipena lortu du Caja Laboralek Anadolu Efesen aurka (76-91) Euroligako norgehiagokan. Lehenengo itzuli kaskar baten ondorioz sailkapenean gaizki kokatuta dago talde gasteiztarra eta azkeneko neurketa irabaztera behartuta daude.
Garaipen argia izan da, nahiz eta norgehiagoka hasieran akats larri batzuk egin dituzten. Heurtel eta Lampe izan dira saskiratzaile nagusiak gasteiztarrentzat.
Oraingoz, ez dago Baskoniaren esku Top 16rako sailkapena, Armani Milanoren partidari zeharka begira egongo dira gaurkoan. Italiarrek galtzen badute, hurrengo neurketa iarabaztea nahikoa izango zaio taldeari.
Errepasatu partidako estatistika nagusiak NAIZen webgune berezian.

Basque Country
Fallece el profesor de EHU y activista Zesar Martínez

Basque Country
Bingen Zupiria justifica los porrazos de Loiu por «la agresión sufrida» por un agente

Basque Country
«El abuso de pantallas en niños no solo retrasa el habla, está generando discapacidad»

Basque Country
Cuatro detenidos y cargas de la Ertzaintza contra la flotilla a su llegada a Loiu

Basque Country