
Joan den apirilaren 5ean Ertzaintzak botatako gomazko pilota baten ondorioz Bilbon hildako Iñigo Cabacas Athleticeko jarraitzailearen lagun eta senideek antolatuta elkarretaratzea egin dute justizia eskatzeko.
Izan ere, Cabacas hil zenetik zortzi hilabete pasatu direnean oraindik ez da argitu gertatutakoa eta Ertzaintzak ez du inolako erantzunkizunik hartu nahiz eta Arartekoak ere kritikatu duen Polizia autonomikoaren jardunbidea.
Bost minutuko isilunea egin dute eta «Justizia orain» aldarrikatzen duten kamisetak eraman dituzte soinean.
Cabacas hil zen Maria Diaz de Haroko kalean egin dute ekimena eta Jare rock taldeak egindako abestia eta bideoa aurkeztuko dituzte. Karlos Trijueque zuzendutako ‘Zu Lagun’ izenburuko bideoklipa da, eta bertan Cabacasen senitartekoek eta lagunek parte hartu dute.

Sánchez, Abdul-Jabbar y una carrera por la pole entre EH Bildu y PNV

Una violenta y fuerte tormenta inunda calles y provoca cortes de luz en Bilbo

29N: Sánchez adelanta elecciones con la vivienda como ventana de oportunidad contra la derecha

Los precios que publica Idealista ya están un 29% por encima de lo que firman los notarios
