Cathèrine Greèze EE-LV alderdiko eurodiputatua eta Hélène Lipietz senataria Madrilgo Soto del Real espetxean izan dira Aurore Martini bisita egiten, Kazeta.info webguneak berri eman duenez.
Ordu eta erdiz bisitatu dute duela bi hilabete inguru espetxeratutako militante politiko abertzalea eta, ondoren legebiltzarkideek jakinarazi dutenez, onik eta itxaropentsu aurkitu dute Martin.
Horrez gain, Baionako Bake Foroaren bezperan, bake prozesuarekin aurrera jarraitzeko behar delako mezua helarazi die Aurore Martinek.
Eurodiputatu ekologistak adierazi duenez, gatazkaren konponbidea elkarrizketaren bidez etorriko da eta, era berean, Lurralde Elkargoaren aldarrikapenaren aurka Manuel Valls Barne ministro frantsesak eginiko adierazpenak arbuiatu ditu.
Bere iritziz, goiz ala beranduago Parisek bere jokabidea aldatu beharko du, euskal jendarteak adierazitako nahiari erantzunez.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Osakidetza administró otros dos tipos de vacunas caducadas; la Fiscalía abre diligencias

