NAIZ.INFO
KIEV

Hogeita hamazazpi pertsona hil dira Ukrainan hotzaldia dela-eta

Gutxienez hogeita hamazazpi lagun hil dira Ukrainan, hotzaldia dela-eta. Hamabi pertsona kalean hil dira, izoztuta.

Langile batzuk elurra kentzen eraikin bateko eskulturetatik, Kiev hiriburuan. (Sergei SUPINSKY/AFP)
Langile batzuk elurra kentzen eraikin bateko eskulturetatik, Kiev hiriburuan. (Sergei SUPINSKY/AFP)

Ukrainako komunikabideek eta osasun agintariek zabaldu dutenez, gutxienez hogeita hamazazpi lagun hil dira herrialde horretan egun hauetan, hotza dela-eta. Hamabi pertsona kalean zendu dira, izoztuta. Beste 190 lagun artatu behar izan dituzte osasun zerbitzuek izozteengatik, eta horietatik 162 ospitaleratu egin dituzte.

Ukraina antizikloiaren pean dago eta urteko sasoi honetarako oso tenperatura baxuak eragin ditu horrek. Kiev hiriburuan hamasei gradu dituzte zero azpitik eta beste toki batzuetan zero azpitik hemezortzi gradu neurtu dituzte. Hainbat eskualdetan gauean zero azpitik 28 gradura iritsiko direla diote iragarpenek.

Agintariek autorik ez erabiltzeko eskatu dute eta herrialdeko hainbat errepidetan zirkulazioa mugatu dute.