
Realak Bernabeun irabazteko aukera bikaina galdu du. Txuri-urdinek jokalari bat gehiagorekin aritu dira ia partida osoan zehar lehen zatiko 5. minututan epaileak Adan atezaina kaleratu duenetik.
Baina erraztasun gehien izan dituen unean, Reala beldurtu egin da eta Madrilek markagailuari buelta eman dio. Sekulako lehiakortasuna erakutsi du Mourinhoren taldeak.
Lehen minuturako Benzemak aurretik jarri ditu madrildarrak, Realak azkar erantzun duen arren, beste kolpe bat jaso du Khedirak egindako golarekin. Atsedenaldira joan aurretik Xabi Prietok partida berdindu du.
Bigarren zatian berriz, jokalari bat gutxiagorekin Real Madrilek bi gol egin ditu eta Realak Xabi Prietoren bitartez erreakzionatu duenerako berandu izan da. Gainera, Estrada kalera bota du epaileak partidaren azken txanpan.
Datorren astean hainbat jokalarik ezin izango dute jokatu txartelak direla-eta. Estrada, Mikel Gonzalez eta Iñigo Martinez zigorturik egongo dira.

«Lenguados made in Euskadi» para dar uso a las ruinas de la central nuclear de Lemoiz

Jokin Urain ‘Kixkur’ idazle eta preso ohia hil da

Fallece Francisco Letamendia ‘Ortzi’, abertzale de largo recorrido

El Drogas ofrece junto a Gorka Urbizu un concierto sorpresa ante el Monumento a los Caídos
