NAIZ.INFO
DONOSTIA

Langile bat zauritu da AP-8an, kamioi batek harrapatuta

AP-8 autobidean lan egiten duen behargin bat zauritu da goizean, kamioi batek harrapatuta. Basurtoko ospitalera eraman dute.

Kamioi batek AP-8 autobidean lanean ari zen 41 urteko langile bat harrapatu du gaur goizeko 11.00ak aldera, Ertzaintzaren iturriek Europa Press agentziari azaldu diotenez.

Behargina Basurtoko ospitalera eraman dute, bi hanketan zauriak zituela. Ez du konortea galdu.