NAIZ.INFO
BILBO

Hogei lagun atera dituzte euren etxeetatik Bilbon sute bat dela eta

Hogei bat lagun atera behar izan dituzte euren etxeetatik Bilbon etxepeko denda batean piztu den sute baten ondorioz. Suhiltzaileek segituan kontrolatu dituzte sugarrak.

Etxepeko denda batean piztu den sute batek hogei pertsona inguru euren etxeetatik ateratzea eragin du Bilbon.

Sutea gauerdian piztu zen eta oraingoz ez dakite ezbeharraren zergatia, Lakuako Barne Sailak adierazitakoaren arabera.

Suhiltzaileek sua kontrolatzea lortu dute eta lehen hipotesien arabera, ustekabean piztutako sute bat izan daiteke.