NAIZ.INFO
PARIS

«Terrorismo» karguak egotzi dizkiete Polizia frantsesak atxilotutako bi euskal herritarrei

Polizia frantsesak ostiralean La Nievreko departamenduan atxilotutako bi ustezko ETAkideak atxiloketa prebentiboan dituzte, «terrorismo» karguak egotzita, Efe agentziak zabaldu duenez. Urtzi Etxeberria donostiarra eta Andoni Lariz bolibartarra dira, agentzia espainolen arabera.

Andoni Lariz Bustindui bolibartarra eta Urtzi Etxeberria Aierdi dira atzo Polizia frantsesak La Nievreko departamenduan atxilotu zituen bi ustezko ETAkideak, berri agentzia espainolek zabaldu dutenez.

Eferen arabera, Fiskaltzak hala eskatuta atxiloketa prebentiboa ezarri diete eta gutxienez beste 24 orduz luzatuko diete egoera hori. «Terrorismo» karguak egotzi dizkiete, agentzia horrek iturri judizialak aipatuz dioenez.