
Bilboko Alondegian egin dute Korrika 18ren jendaurreko aurkezpena. Aurtengo edizioari ekiteko astebete falta den honetan jendetza izan da aurkezpenean eta ekimena girotzeko baliatu dute gaurko zita.
Esne Beltza taldeko DJ-ak jarri dio musika ekitaldiari, Beñat Vidal AEK-ko kideak, aldiz, ahotsa. Honen bertso sorta batek eman dio hasera aurkezpenari.
Edurne Brouard Korrika-ko zuzendariak eta Mertxe Mujika AEK-ko koordinatzaileak hartu dute hitza. Ekimenaren nondik-norakoen berri eman dute -noiz eta non hasi eta amaituko den gogoratuz eta ‘Eman euskara elkarri’ leloa aipatuz- eta euskararen egoeraren inguruko irakurketa bat egin dute.
Era berean, erakunde eta instituzio ezberdinei euskararen normalizazioan pausoak emateko dei egin diete.
Euskara ikasleak omenduko dituztela gogoratu dute eta euren omenez egin duten bideoa proiektatu dute, baita edizio honetako bideoklipa ere.
Aurkezpenean izan dira, besteak beste, Iñigo Lamarka (Arartekoa), Miren Dobaran (Bizkaiko Foru Aldundia), Unai Sordo (CCOO), Paul Bilbao (Kontseilua), Joseba Erkizia (HABE), Eusko Jaurlaritzako Kristina Uriarte (Kultura sailburua) eta Patxi Baztarrika (HPS), Ainhoa Etxaide (LAB), BILDUko Bilboko zinegotziak, Idoia Mendia (PSE-EE), Aizpea Goenaga (Etxepare Institutoa) eta Lorea Bilbao (EAJ).
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
