
Korrika 18 Arnegitik heldu da Ipar Euskal Herrira eta bertan 166 kilometro egin go ditu igande goizaldera bitartean. Udalbiltzak eraman du muga lekukoa muga gainditzerakoan eta handik Baigorri eta Donibane Garazirantza abiatu da Korrika.
Giro bikaina izan da Donibane Garazin. Izan ere, jende piloa atera baita euskararen aldeko lasterketan parte hartzera eta oso hunkigarria izan da.
Goizean goiz ere animazio bikaina izan da Orregana eta Ibañetan. Berriozar, Atarrabia edo Astigarragatik heldutako elkarte ezberdinek lekukoa eraman dute eta ume andana ikusi ahal izan da. Umore puntua gaupasero kuadrila batek jarri du, estalaktitekin egindako lekukoekin aritu baitira korrika.
Arratsaldeko 17.00ak aldera Mauletik igaro da lasterketa eta Euskal Herriko Laborantza Ganbara, Oztibarreko ikastola eta beste hainbat elkarte izan dira lekukoa eramango dutenak.
Iluntzean Donapaleurantz joango da eta Lapurdiko herri askotan jaiak antolatu dira Korrikari ongi etorria emateko. Hazparne, Itsasu, Kanbo edo Ezpeletan esaterako.
Igande goizean Korrika berriro sartuko da Nafarroan Bortzirietatik.

Sánchez, Abdul-Jabbar y una carrera por la pole entre EH Bildu y PNV

29N: Sánchez adelanta elecciones con la vivienda como ventana de oportunidad contra la derecha

Los precios que publica Idealista ya están un 29% por encima de lo que firman los notarios

Una violenta y fuerte tormenta inunda calles y provoca cortes de luz en Bilbo


