NAIZ.INFO
GASTEIZ

Lagun bat hil egin da Erriberabeitin izandako trafiko istripu batean

Erriberabeitin (Araba) izandako trafiko istripu baten ondorioz, lagun bat zendu egin da, eta beste bat zauritu, Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Lakuako Gobernuaren arabera, arratsaldeko 19.00ak aldera, AP-1 errepidean Madrilera bidean jazo da ezbeharra, furgoneta batek eta kamioi batek talka egin dutenean.

Bertaratu diren larrialdi zerbitzuek ordu erdi beranduago baieztatu dute lagun baten heriotza.