Gazte Danbada jaialdiaren ekitaldi nagusia egin dute larunbat honetan Urduñan, karpa nagusian. 9.000 lagunentzat tokia dago eta ia bete egin da.
Ekitaldia Xabier Lopez Peñari omenaldia eginez hasi da. Aurretik, ordea, martxa bat egin dute herrian zehar, galdakaoztarraren heriotza salatzeko. Ernaiko bozeramaile Irati Sienrak egungo espetxe politika «hiltzailea» salatu du eta beste gazte batek aurreskua dantzatu dio.
Omenaldiaren eta esketx baten ondoren, nazioarteko ordezkariak igo dira oholtzara eta ontzi batean olibondo bat landatu dute, Palestinar Lurraldearen Egunean, hamaika herriren borroka bakarra irudikatzeko.
Ekitaldiaren beste une hunkigarrienetakoa Periko Solabarria ezker abertzaleko militante historikoaren hitzaldia izan da. Berak ere omenaldia eskaini nahi izan dio Xabier Lopezi eta gazteak mobilizatzera eta borroka egitera animatu ditu bere 83 urteko eskarmentutik.
Ekitaldiaren ondoren, kontzertuen txanda da gune desberdinetan. Toy Dolls, Gatibu, Sen, Willis Drummond eta On arituko dira Altxa eszenatokian eta Txoriak Negutegian, Anai Arrebak, Gose, Matxura eta South Central Astindu gunean.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Intensidad, fútbol, emociones, polémica y empate en el derbi vasco de San Mamés (1-1)

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

