
Hirugarren etapa osatu du tropelak Euskal Herriko Itzulian. Gasteiz eta Trapagaran artean, 164,7 kilometrotako ibilbidea osatu dute, eskalatzaileentzat aproposa lau mendateekin: Zarate, Humaran, Reineta eta Lejana.
Lau lagunek osatu dute eguneko ihesaldi nagusia, tartean, Amets Txurrukak. Caja Ruraleko txirrindularia Itzuli ona egiten ari da, eta gaurkoan ere mendiko lidertza defendatu du. Alboan izan ditu Mikel Landa (Euskaltel-Euskadi), Romain Bardet (AG2R) eta Dani Navarro (Cofidis).
Hogeita hamar kilometro pasatxo eginda abiatu dute ihesaldia lau gizonek eta txirrindulari bizkaitarrak fin defendatu du mendiko elastikoa. Lehenengo postuan igaro da Zarate, Humaran eta Reinetako gainetatik.
Helmugarako bederatzi kilometro faltan, ordea, tropelak irentsi egin ditu.
Orduan abiatu dute Puchetaseko igoera. Tropeleko hainbat gizon atzean geratu dira, baina faborito nagusiak aurreko postuetan mantendu dira. Igor Anton eta Samuel Sanchez nahiko larri ibili dira zenbait momentutan.
Puchetasen behera, hiru kilometro faltan, tartea ireki dute Betancur (AG2R) eta Carusok (Katusha). Atzean, faboritoak elkarri begira eta erritmoa geldi.
Sergio Luis Henaok (SKY) atzetik erasoa jo eta lasterketa bururaino heldu da. Atzean, Alberto Contadorren taldea gertu.
ejanako malkarrean erakustaldia eman dute eta ozta-ozta eskuratu du garaipena txirrindulari kolonbiarrak, Betancurren aurretik helmugaratuta, azken pedal kolpean. Etapaz gain, sailkapen nagusian ere lider da.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
