NAIZ.INFO
DHAKA

70 pertsona hil dira gutxienez eta ehundaka zauritu daude Bangladeshen sute baten ondorioz

Bangladeshko hiriburuko eraikin komertzial batean piztu den sute baten ondorioz 70 pertsona hil dira gutxienez eta ehundaka zauritu suertatu dira. Bertan harrapatuta jarraitzen duten pertsonak ateratzen ari dira une hauetan suhiltzaileak.

Sutea izan den eraikinaren egoera istripuaren ondoren. (Munir UZ ZAMAN/AFP)
Sutea izan den eraikinaren egoera istripuaren ondoren. (Munir UZ ZAMAN/AFP)

Dhaka Bangladeshko hiriburuko Rana plazako eraikin komertzial batean sute bat piztu da eta gutxienez 70 pertsona hil eta 500 baino gehiago zaurituak suertatu dira, Ntv kateak azaldu duenez. Eraikinean ehun-gaiak eta saltoki-gune bat aurkitzen dira.

Ustez, eraikineko nagusiek herrialdeko autoritateen gomendioei ez diote kasurik egin, hauek eraikinean arrail bat topatu eta langileak ez bertaratzeko aholkua eman baitzioten. Azaldu dutenez, 2.000 pertsona inguru zeuden eraikinean istripuaren unean.

Mohammad Asaduzzaman suhiltzaileen buruak adierazi duenez, Rana plazan harrapatuta geratu diren pertsonak bertatik ateratzen ari dira uneotan.