Ordiziak Estatu espainoleko errugbi Kopa irabazi du bigarren aldiz jarraian. Goierritarrak 17 eta 0 galtzen hasi dira Santanderren jokatutako finala, baina partidari buelta ematea lortu dute.
Ehunka lagun hurbildu dira Ordiziatik errugbi taldea babestera eta jokalariek bikain erantzun dute zelaian. Lehen 30 minutuetan Quesos Entrepinares taldea 17-0 aurreratu da markagailuan, baina gaztelarren jokalari pare bat kaleratu ditu epaileak eta ordiziarrek entseguak egiteko baliatu dute.
Krollek eta Huxfordek bi entsegu lortu dituzte bakoitzak eta Grendek beste bat. Azkenean, 17 eta 27 irabazi du Ordiziak.

Basque Country
Atharratzetik Bilbora, 24. Korrikaren seinalea zuzenean

Bizkaia
De Moyúa a Elíptica: una plaza, dos dictaduras y décadas de desmemoria

Basque Country
CCOO no portará el testigo de Korrika tras considerar AEK que es «incompatible»

Basque Country
Harro agertu da euskararen aurkako helegiteak bultzatu dituen taldea

World