
Maxim Belkov, Katusha taldeko errusiarrak, irabazi du Italiako Giroko 9. etapan. Belkov bakarrik iritsi da helmugara eguneko ihesaldian sartu eta azken kilometroetan aurrera egitea lortu baitu. Carlos Alberto Bentacur (Ag2r) kolonbiarra bigarrena izan da 44 segundora; eta Jarlinson Pantano hirugarren, 46 segundora.
Vincenzo Nibali liderraren taldea minutu eta hiru segundoko atzerapenarekin iritsi da. Euriak asko gogortu du lasterketa eta mendi ertaineko etapa izanik arazoak izan dituzte txirrindulariek.
Hesjedalek minutu bat galdu du eta Wigginsek asko sufritu du, baina azkenean NIbalirekin helmugaratzea lortu du. Gaurko etaparen ondoren, Nibaliren atzetik Cadel Evans (BMC) dago bigarren tokian 29 segundora eta Robert Gesink (Blanco) minutu eta 15 segundora. Bradley Wiggins laugarren tokian dago minutu eta 16 segundora.

Varios activistas de la Flotilla llegan a Turquía heridos; dos de los vascos, hospitalizados

UPN, PP y Vox patalean porque la nueva camiseta del Athletic tiene un mapa de Euskal Herria

Iberiar Penintsulan ia desagertuta dagoen landare espezie bat aurkitu dute Gasteizen
«Guretzat eztabaida da hezkuntza sisteman ze ratio egon behar diren»
