
Irailaren 29an abiatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia Villabonan lau urteko zikloa bete eta gero. 16. edizioa izango da eta abenduaren 15ean amaituko da, BECen jokatuko den finalarekin. Azken edizioan bezala, hamalau saio izango ditu aurtengoak.
Azken bi urteotan egin diren herrialdeetako txapelketetan eskuratu dute bertsolariek Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukera. Horiez gain, orain lau urteko finalistek zuzenean lortua zuten txartela. 43 bertsolari arituko dira guztira.
Duela urtebete hasi zen txapelketa prestatzen Bertsozale Elkartea eta irailaren 17an egingo dute aurkezpen ofiziala. Bertan, txapelketaren gaineko xehetasun guztiak emango dituzte. Irailaren 26an, aldiz, Txapelketa Nagusiaren aurkezpen festa egingo dute.

Science and Technology
Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

World
Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Basque Country
Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Bizkaia
Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

Health