Naiz.info
Bagdad

Gutxienez 24 lagun hil dira Iraken hainbat erasotan

Gutxienez 24 dira Iraken jazotako hamabi erasotan hildako lagunak eta beste 68k zauriak jasan dituzte.

Bi lagun Sadr Hirian, erasoaren ondoren ingurua garbitzen. (Ali AL-SAADI/AFP)
Bi lagun Sadr Hirian, erasoaren ondoren ingurua garbitzen. (Ali AL-SAADI/AFP)

Erasorik odoltsuena Sadr-en gertatu da, non zazpi lagun hil eta 34 zauritu diren. Auto batek eztanda egin du, Muzaffar plazatik gertu.

Ordu batzuk lehenago, hiritar bat eta Polizia gizon bat hil dira leku berberean, Tarmiya kalean ezarritako kontrol batean. Beste zortzi lagunek zauriak izan dituzte.

Shaab eta Duralen ere hainbat leherketa izan dira. Gutxienez bost pertsonek zauriak izan dituzte, eta bat hil egin da.

Bigarren erasorik handiena Hibhibeko kafetegi batean gertatu da, Diyalan. Lau lagunek bizia galdu dute eta beste hamar zauritu dira.

Poliziaren aurkako erasoak ugariak izan dira, besteak beste, Mosulen, Hamamil-alilen, Qayaran, Tikriten, Doren eta Kirkuken.