Naiz.info
Ramallah

Israelgo Armadak palestinar bat hil du Zisjordanian

Soldadu israeldarrek palestinar bat hil dute tiroz Zisjordanian. Armada israeldarrak gertaera ikertzen ari dela esan du.

Israelgo Armadaren aburuz, palestinarrek harriak jaurti dituzte beraien aurka Dura herrian, Hebronetik gertu. «Orduan ibilgailu militarrera igotzen hasi dira. Segurtasun indarrek haiek uxatzeko bitartekoak erabili dituzte. Azkenean, ez dute beste aukerarik izan eta tiroz erantzun behar izan dute. Gertakaria ikertzen ari gara», adierazi du.

Mediku arduradun palestinarrek jakinarazi dute palestinar bat tiroz hil dutela. Hildakoa Moataz Sharawneh da, 19 urteko gaztea.

«Sharawneh hil egin dute, ezer txarrik egin ez badu ere. Inda okupatzaileak dire gertaeraren erantzuleak eta honen ondorioz gerta daitekeen guztiarenak», esan du Hebrongo arduradun batek.