
Sanferminen hasierarako lau egun eskas geratzen direnean, Herrira mugimenduak txupinazo urdina jaurti du Iruñeko Udaletxe Plazan. Kamiseta urdina soinean, Imanol Karrerak «giza eskubideen, konponbidearen, bakearen eta espetxe politikaren aldaketen beharraz» mintzatu da.
Aurtengo jaietarako egitaraua ere aurkeztu du Herrirak. «Urtero legez, preso eta iheslarien eskubideen aldeko aldarria oso presente egongo da mundu osoan zehar ezagunak diren Nafarroako hiriburuko festetan», adierazi dute.
Maialen Lujanbio eta Andonio Egañaren parte hartzea izango dituen bertso afaria, Gatibu, Bad Sound System edo Itziarren Semeak bezalako musika taldeak, elektrotxaranga edo kalejirak izango dira bederatzi egunetan zehar.
Herrirak deialdi berezia egin du San Fermin jaietaz gozatzeko, arduraz eta errespetuz eta bertaratzen direnei antolatutako ekimenetan parte hartzera gonbidatu ditu.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

