Sanferminak amaitu eta bi egunera jazo dira atxiloketak. Hori da Ernaik egin duen irakurketa Artzai Santesteban, Endika Garai eta Jon Karmelo Lizarazuren atzemateen inguruan. Bere ustez, sanferminetan ikurrinaren debekuaren harira izandako ekimenen aurrean agertutako «mendeku jarreraren ondorio zuzena dira» atxiloketak.
«Txupinazoan bizardun arrantzaleek burututako ekimena eta kalean herritarrek ikur honen presentzia bermatu izanak UPNko zein gainontzeko alderdietako sumina piztu zuen», adierazi du gazte antolakundeak ohar bidez.
Gogorarazu du, gainera, Iruñeko alkate Enrique Mayak «argi adierazi zuela ekimen horren ostean atxiloketak egongo zirela». «San Fermin jaiak amaitu eta bi egunen buruan bete da bere esana», azpimarratu du.
Bere ustez, «mendekuan oinarritutako» atxiloketa horiek «ez dira eraso isolatuak». «UPNk independentismoaren aurkako gerra iraunkorra garatzen du, Euskal Herriaren ukazioan eta ikur arrotzen inposaketetan oinarrituta. Ikurrina erraldoi batek sortutako iskanbila edota kalean ikurrinak zeramatzatenen aurkako karga polizialak argi adierazten du hori», ohartarazi du.

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik

La jueza decreta el sobreseimiento de la causa por el pelotazo a Xuhar Pazos
