NAIZ.INFO
DURANGO

Anboton galdu diren hiru gazte aurkitu dituzte, onik

Anbototik jaisten ari zirela galdu diren Abadiñoko hiru mendizale onik aurkitu ditu Ertzaintzak gaur goizaldean.

Ertzantzak onik aurkitu ditu Anboto inguruan atzo galdu ziren Abadiñoko hiru gazte. Lakuako Segurtasun Sailak azaldu duenez, gizon batek Poliziari ohartarazi zion atzo bere semea eta bi lagun mendira joanak zirela eta ez zirela itzuli.

Hiru gazteak Anbotora igo ziren Arrazolatik eta beherako bidean galdu egin ziren. Ertzaintza haien bila atera da eta goizaldeko 2.00etan topatu ditu, onik. Arrazolako aparkalekura lagundu die.