NAIZ.INFO
BILBO

Bart Gorlizen desagertutako arrantzalea erreskatatu du Ertzaintzak

Ertzaintzaren helikoptero batek bart desagertutako 35 urteko arrantzale bat erreskatatu du Gorlizen. Kontusio batzuk dituela-eta, Gurutzeko ospitalean artatu dute.

Goizaldeko hiruak aldera, kainabera hartu eta arrantzatzera ateratako 35 urteko gizon baten desagerpenaz ohartarazi zuen arrantzalearen familiak.

Abisua jaso dutenean, larrialdi zerbitzuek gizonezkoa bilatzeko operazioari ekin diote.

Goizeko lehen orduan, Ertzaintzaren helikopteroak desagertutako gizona ikusi du eta agenteek hura erreskatatzea lortu dute.

Dirudienez, etxera bueltan erori egin zen arrantzalea eta kontusio batzuk zituen. Gurutzetako ospitalean artatu dute.