
«Ezin da eraso bakar bat ere onartu» esanez amaitu du Itziar Villafañez konpartsen bozeramaleak igandetik astelehenerako gauean izan zen eraso sexista salatzeko kontzentrazioa. Bilboko Konpartsen izenean esan du jaiak askatasunean bizitzeko direla, berdintasunean, eta ez dela eraso bakarra izan adierazi du. Villafañezek esan du bestelako erasoen eraginez, ukitzeak adibidez, jaigunetik jendea kanporatu behar izan dutela behin baino gehiagotan.
Erasoak jasan ditzatekenei deialdia ere egin diete konpartsek, ez daudela bakarrik eta halako erasoen aurrean salaketa egiteko, herritarren babesa dutelako.
Astelehen goizaldeko erasoan herritarren babes horrek ekidin zuen erasoa. 26 urteko gizonezko batek neska bat jarraitu, kolpatu eta lurrera bota zuen; inguruan zirenek atxiki egin zuten eta Udaltzaingoak atxilotu egin zuen gero.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
