
Donostiako Zinemaldiaren 61. edizioak Hugh Jackman aktoreari emango dio aurtengo Donostia Saria. Irailaren 27an emango diote saria, bera protagonista duen ‘Prisoners’ filmaren emanaldiaren aurretik.
Bere inguruan antolakuntzak gogoratu du Urrezko Globo bat eta Tony bat irabazi dituela. Zinemaldiak azpimarratu du adin guztietako ikusleengana iristea lortu duela bere ibilbidean. Lan anitzen erakusgarri ‘Broadway’-en egindako lana eta ‘X-Men’ aipatu dituzte. Baita ‘Les Misérables’-en egindako lana ere, komedia edo musikaleko aktore onenaren Urrezko Globoa jaso zuen beragatik.
Antolakuntzak ‘Real Steel’, ‘Australia’, ‘The Prestige’, ‘The Fountain’ eta ‘Scoop’ filmetan egindako lana ere gogoratu du eta baita ‘Happy Feet’ eta ‘Flushed Away’ animazio filmetan bere ahotsa jarri duela ere.
Orain bi urte eskaini zuen musika ikuskizuna, ‘Hugh Jackman-Back on Broadway’, ere gogoratu dute eta horren ondrioz jaso zuen Tory Saria. Antzerkian, kantuan eta zinean, guztietan egindako lana azpimarratu dute.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
