NAIZ.INFO
Singapur

Azkarrena dela erakutsi du Vettelek berriro ere

Alemaniarrak azkenengo hiru Sari Nagusiak irabazi ditu eta Munduko Txapelketa gero eta gertuago dauka. 60 puntuko aldea dauka Singapurren bigarren tokian sailkatu den Fernando Alonsorekiko. [Sailkapenak]

Vettel izan da azkarrena beste behin ere. (Manan VATSYAYANA / AFP)
Vettel izan da azkarrena beste behin ere. (Manan VATSYAYANA / AFP)

Sebastian Vettel erraz nagusitu da Singapurreko Sari Nagusian. Hasierako itzulietan kenduta, Vettel lasterketa buruan izan da proba guztian zehar eta hirugarren garaipena eskuratu du jarraian. Denboraldiko zazpigarren garaipena da alemaniarrentzat eta Munduko Txapelketako sailkapen nagusian tartea irekitzeko baliatu du.

Dagoeneko Fernando Alonsok baino 60 puntu gehiago ditu. Gidari asturiarra bigarren tokian sailkatu da Singapurreko Sari Nagusian. Irteere bikana egin du ALonsok eta zazpigarren tokitik atera arren, hirugarrenean kokatu da Rosbergen atzetik.

Lasterketa hasieran Vettel eta Rosberg lehen postua txandakatuz aritu dira, baina alemaniarrak ez du barkatu eta aukera izan duenean atzean utzi ditu aurkariak.