Libre Eguna 10.30ean abiatuko da txupinazoarekin eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsek gidatuko duten kalejirarekin. Ondoren, herri kirolak izango dira plazan, umeen gunea pailazoen eskutik, balkoitik balkoira bertso-saioa, herri bazkaria, bazkalosteko kanta herrikoak eta, 18.00etatik aurrera, Iheskide, Itziarren Semeak eta Gatibu taldeen kontzertuak iragarri dituzte, besteak beste. Horrez gain, goizetik iluntzera Lekeition umeentzako ludoteka, tailerrak eta jolasak izango dira. Kale animazioa, herri denda, txosnak, jan-edana ugari eta abar luzea ekarriko du elkartasunerako hitzorduak.
Eguerdian portuan izango den ekitaldiaren garrantzia nabarmendu zuten aurkezpen agerraldian. «Elkartasunetik konpromisora» deitu diote, 12.30ean izango da, eta «denen konpromisoaz epaiketen bidez gatazka betikotzeko asmoei aurre egingo dien herritarren harresia» osatzea da helburua.
Deialdi berezia egin diete familiei eta adin guztietako jendeari «konpromiso» egun horretan parte har dezaten. Nabarmendu zutenez, «urrats bat gehiago emateko unea heldu da», eta urrats «eraginkor eta sendoa» izan behar dela. «Elkartasunetik konpromisora abiatzeko momentua iritsi dela uste dugu, gatazkaren konponbidea lortzeko igaro beharreko zubia gurutzatu behar dugu».

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

