Naiz.info
Tolosa

Emakume bat larri zauritu da Tolosan auto batek harrapatuta

Zauritua 67 urteko emakumea da eta ezbeharra Tolosako Usabal poligonoaren sarreran gertatu da. Auto batek aurretik eraman du.

Ezbeharra goizeko 11:30ak inguruan gertatu da. Auto batek 67 urteko emakume bat harrapatu du Usabal poligonoaren sarreran.

Autoa Renault Laguna markakoa da. Anbulantzia bat istripuaren tokira bertaratu da eta emakumea ospitalera eraman dute zauri larriekin.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.