
Datorren igandean Igeldon desanexioari buruz deituta dagoen herri galdeketa bertan behera geratzeko eskaera aurkeztu du Estatu Abokatutzak. «Oso behin behineko kautelazko neurriak» aplika ditzala eskatu zion, astelehenean, idatzi bidez, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, eta atzo jakin zuen horren berri Gipuzkoako Aldundiak.
Aldundiko talde juridikoa erantzuna lantzen ari da, eta berandu baino lehen helaraziko dio epaileari, ohar bidez jakinarazi duenez.
Martin Garitano buru duen erakundearen aburuz, «demokrazia oinarr-oinarritik erasaten» duen eskaera da Estatu Abokatutzak egindakoa, «lekuz kanpokoa erabat». Igeldoko herri galdeketari dagokionean izandako jarrera defendatu du Aldundiak «guztiz legezkoa» izan dela azpimarratuz.
«Gipuzkoako Herritarren Partaidetzari buruzko uztailaren 8ko 1/2010 Foru Arauaren baitan legeztatzen da Aldundiak eskumen osoa duela herri kontsulta ez lotesleak antolatzeko. Eta horixe da, behin eta berriz esan denez, igandean, azaroaren 10ean Igeldon egingo dena: herri kontsulta ez loteslea», esan du.

Fiscalía pide 30 años para cinco presos y expresos por la muerte de Ordóñez hace tres décadas

Madrid encaja el independentismo vasco en un informe sobre terrorismo de Europol

Los artistas se posicionan de diferente modo ante la huelga de técnicos en Gasteiz

El jefe de Policía de Santurtzi se marcha, con la muerte de Ander y la OPE aún sin aclarar

