Naiz.info
Hondarribia

Jaizkibelen desagertutako arrantzalearen bilaketa lanak berrabiarazi dituzte

Jaizkibelen atzo itsasora eroritako arrantzalearen bila jarraitzen dute larrialdi zerbitzuek, lanak atzo arratsaldeak bertan behera utzi ondoren, itsaso txarragatik.

Goizeko 09.30ean berrartu dituzte atzo Hondarribian, Jaizkibelen, itsasora eroritako arrantzalea bilatzeko lanak. Itsasoaren egoerak asko baldintza ditzake lan horiek, atzo gertatu moduan.

Ezbeharra atzo eguerdiko 12.00ak inguruan gertatu zen, arrantzalea uretara erori zenean. Berarekin zegoen lagunak eman zuen abisua larrialdi zerbitzuetara.

Ertzaintzako urpekariak, Itsas Salbamenduko ontzi bat eta Gurutze Gorria lanean aritu ziren egunean zehar, baina arratsaldean bilaketak utzi behar izan zituzten itsaso txarragatik.