
Sortuk jakinarazi duenez, Urko Aiartza alderdiaren ordezkaria Johannesburgora joan da Nelson Mandelaren omenez egiten ari diren hileta elizkizunera, ANC Afrikako Nazio Kongresuak gonbidatuta.
Gogora ekarri duenez, ANCrekin aspaldiko harremana du ezker abertzaleak eta Mandela Fundazioak «balio handiko sostengua» adierazi zion hastapenetik Euskal Herrian konponbide prozesua sustatzeko prozesuari eta Bruselako Adierazpena ere babestu zuen.
Aiartzaren hitzetan Nelson Mandela «iraultzaile guztientzako exenplua da eta bere legatuak mundu justuago baten aldeko borrokan ari diren herri eta pertsona guztientzako inspirazio iturri behar luke izan».
«ANC mugimenduak eta Nelson Mandelak berak Euskal Herrian bake iraunkorra lortzeko ahaleginak betidanik sostengatu dituzte eta gaur, Madibaren aldeko omenaldian izanik gure herriaren esker ona agertu nahi diogu», erantsi du.
Sortuk omenaldia egin zion joan zen igandean Mandelari Donostian.

Ester Muñoz, desde Madrid al rescate de la alicaída txosna del PP en Bilbo

«Guk nahi dugun jai eredua lortzeko hau da bide bakarra»

Detenidas 14 personas por desórdenes públicos en la última noche de Aste Nagusia de Bilbo

Hernani y Errenteria responden con hechos a las insinuaciones de Insausti sobre el sinhogarismo


