
Bilbon lidergoari eutsi diote binakako txapelketan Aimar Olaizolak eta Andoni Aretxabaletak (gorriz). Parean Urrutikoetxea eta Beroiz izan dituzte, lehen tantoetan oso parean gainera, 7-6 joan dira, baina gerora Olaizolaren nagusitasunak (13 tanto egin ditu eta 3 galdu, baina txapagainean juxtuan horiek ere) eta Aretxabaletaren haziz doan segurtasunak (4 tanto egin ditu eta bakarra galdu) gorriak eraman ditu 22raino (22-06 izan da azken emaitza).
Gaurko garaipenarekin hirugarren puntua lortu dute Olaizolak eta Aretxabaletak eta lidergoari eutsi diote. Parean dituzte, hiru punturekin, Xala eta Zubieta (ostiralean Ceciliok jokatu zuen) eta datorren astean partida interesgarria izango da Donibane Garazin bi bikoteek elkarren aurka jokatuko dutena, sailkapenaren gorenean diren biak topatuko baitira laugarren jardunaldian.
Hirugarren jardunaldiarekin jarraituz Tolosan neurtuko dituzte indarrak igande honetan Titin-Merinok eta Mtz.Irujo-Barriolak. Asteburua Eibarren itxiko du binakako txapelketak Berasaluze-Albisu eta Ezkurdia-Zabaletaren arteko partidarekin.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza
