Markagailuan azkenean ia 20 tantoko aldea lortu arren (64-83) ez da erraz irabazitako partida izan gaurkoa Gipuzkoa Basketentzat. Sailkapenean azken postuan jarraitzen duen Valladolid zuten parean Sito Alonsoren mutilek baina azken laurdenera arte ezer ez da garbi izan.
Lehenengo laurdenean 13-15 nagusitu da Gipuzkoa Basket baina atsedenaldira galtzen iritsi dira (36-34). Hirugarren laurdenean hartu dute aurrea donostiarrek baina juxtuan (19-23 laurden horretan, 55-57 markagailuan) eta azkenekoan bai, azken laurdenean 9-26ko emaitzarekin garaipena ekarri dute Euskal Herrira.
Zortzigarren garaipena Gipuzkoa Basketentzat, eta oraingoz Koparako postuetan sailkapenean. Datorren astean Laboral Kutxaren aurkako derbia izango dute eta erabakigarria izan ahal da bientzat sailkapenera begira.

Muere un triatleta de 25 años en el Ironman de Gasteiz

Una cornada en la cara en Mercaderes, un corredor épico y otro grotesco

‘La Roja’ divide a la Plaza de Toros de Iruñea: «Puta selección» y «Yo soy español»

El Ayuntamiento de Iruñea confirma una agresión de alta intensidad en la Vuelta del Castillo

