
Ia 600 pilotakadako neurketa izan da. Distira handirik gabekoa, eta aukeran huts gehiegitxokoa. Bi bikoteei kostatu zaie partidan sartzea –gaur arteko bi neurketak galduak zituzten biek ala biek, eta pilotariei urduritasun puntu bat antzeman zaie–, eta hasierako tantu gehienak akatsen ondorioz pilatutakoak izan dira: esaterako, nafar gazteen lehenengo bostak gorrien bost hutsi esker igo dira markagailura.
Iazko edizioan txapeldunorde geratu zen bikotea aurretik izan da hasiera-hasieratik, eta Ezkurdiak eta Zabaletak ez dute berdintzeko aukerarik ere izan: beti atzetik ibili dira. Aurrelariak pilota askotxo galdu du, eta ez dio probetxurik atera Zabaletak atzeko koadroetan sarritan izan duen nagusitasunari.
Eibarren jokatutakoarekin, amaitu da txapelketako hirugarren jardunaldia. Sailkapenean Olaizola II-Aretxabaleta eta Xala-Zubieta ageri dira buruan, hiruna garaipenekin, eta gaurko galtzaileak, Ezkurdia-Zabaleta, daude azken postuan, hiru partidak galduta.

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu
