Gasteizen egin den desobedientziaren aldeko martxa 12.30ak pasata abiatu da. Komunikabideen ikusmin handia sortu du eta Ertzaintzak ere oso estu jarraitu du, hasieratik bukaerara. Ibilbidearen hainbat tokitan egon dira ertzainak, martxa hasi baino dezente lehenagotik. ‘Desobedientziaz libre bizi’ leloa zuen pankartaren atzean mila lagunetik gora elkartu dira.
Manifestariek aurpegia maskara laranjaz estalita eraman dute eta kolore bereko puxikak ere haizatu eta eskuetan eraman dituzte.
Desobedientziaren aldeko oihuak eta Goizane Pinedo eta Unai Ruiz Pouren aldekoak izan dira nagusi.
Bukaerako ekitaldian, Ekaitz Samaniegok duela bi urte hartutako erabakia eta ondorengo atxiloketa gogora ekarri dituzte. Oraindik ere epaiketa politikoek bere horretan jarraitzen dutela salatu dute, eta Gasteizen horren aurka sortu den mugimendu «desobedientea» nabarmendu dute.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

