Realak irakurketa gazi goxia egin dezake Getaferen aurkako partidan lortutako emaitzaz. Azkenean berdinketarekin amaitu da (2-2), baina txuri-urdinak hiru puntuak lortzeko aukera bikaina galdu dute.
0 eta 2 irabazten hasi dira lehen ordu laurdenean. Agirretxek egin ditu bi golak eta txuri-urdinak jaun eta jabe izan dira zelaian une horietan.
Lehen zatia bukatu aurretik Getaferen berpizkundea iritsi da Ciprian Maricak egindako golari esker. Aurrelari errumaniarra jokoz kanpo zegoela eskatu dute txuri-urdinek. Gola jaso ondoren, Reala desagertu egin da zelaitik eta hasieran erakutsitako nagusitasuna ezerezean gelditu da.
Bigarren zati hasieran Getafek partida berdintzea lortu du. Pedro Leonek egin du gola. Reala partida galtzeko zorian izan da, baina Borjak txartel gorria ikusi du eta norgehiagokaren nondik norakoak aldatu dira. Hala ere, txuri-urdinak ez dira batere fin aritu eraosoko jokoan eta berdinketarekin konformatu behar izan dira.

Las potentes movilizaciones antifascistas echan atrás al agitador Vito Quiles en Bilbo

Lula cierra la puerta a la ultraderecha y vuelve a ganar en Brasil

Subiranotasunaren bidean urratsak emateko garaia dela aldarrikatu dute ‘Zazpi jauzi’ dantzatuz

EH Bildu denuncia el desalojo llevado a cabo por «300 policías armados hasta los dientes»
