
Athleticek merezitako garaipena lortu du Sadarren. Zuri-gorriak erraz gailendu dira Osasunaren kontra jokatutako derbian. Partida hasi bezain laster aurreratu da Athletic Susaetak egindako gol bati esker. Osasunaren atzelariek egindako huts egitea ondo baino hobeto baliatu du.
Etxekoen erantzuna berriz, azkar iritsi da. Armenterosek berdinketa ezarri du 10. minutuan falta jaurtiketa batean. Oraingoan ere Iraizozek huts larri egin du bera kokaturik zegoen tokitik sartu baita baloia.
Opariekin jarraitu arratsaldeak. Aldageletara joan aurretik Adurizek Andres Fernandezek egindako huts bati esker aurretik jarri du berriro Athletic markagailuan. Zuri-gorriek partida erabakita uzteko aukerak eta jokoa izan dituzte lehen zati amaieran.
Atsedenaldiaren ostean Osasuna suspertu egin da. Athletici arazoak sortzen saiatu da, baina Adurizek hirugarrena egin duenean partida bukatu egin da. Hortik aurrera, Athletic jaun eta jabe izan da. Ibai Gomez eta Kike Solak egin dituzte beste bi golak.
Garaipenarekin sailkapeneko laugarren postuan jarraitzen du Athleticek. 42 puntu dituzte zuri-gorriek eta aurkari zuzenekiko tartea handitzea lortu du.
Osasunak berriz, jaitsiera postuetatik kanpo jarraitzen du 22 punturekin, baina alde txikiagoa dauka.

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai
