NAIZ.INFO
DONOSTIA

EH Bilduk dio ERCren bakarrik aurkezteko erabakia ulertzen duela

EH Bilduk «ulertzen du eta errespetatzen du» ERCk Europako Legebiltzarreko hauteskundeetara bakarrik aurkezteko erabakia eta beste alderdi politiko batzuekin «indarrak batzeko» lanean ari da, Joseba Permachek esan duenez.

Joseba Permachek Rebeka Uberarekin egin du agerraldia gaur, «opor fiskalen» epaiaren harira. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Joseba Permachek Rebeka Uberarekin egin du agerraldia gaur, «opor fiskalen» epaiaren harira. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Joseba Permachek Donostian eginiko agerraldi batean esan duenez, EH Bildu bat dator ERCk europar hateskundeetara bakarrik aurkezteko hartutako erabakiarekin eta «ulertu eta errespetatu» egiten du kataluniarren hautua.

Permachek nabarmendu duenez, ERCk Kataluniako barne egoeraren eta prozesu politikoaren analisia egin du eta «bere ustez une honetan eskaintzarik onena ERC gisa soilik aurkeztea da». Erabaki hori ulertzen due EH Bilduk, indar politiko bakoitzak «bere herriko eszenatoki politikoari begiratu behar baitio».

Koalizio abertzalea beste indar politiko batzuekin harremanetan dagoela esan du eta «datozen egun edo asteetan» zeozer argituko dela adierazi du. Herrien autodeterminazio eskubidearen alde daudenekin eta, ezkerreko ikuspegi batetik, Europan «beste eredu bat» behar dela aldarrikatzen dutenekin indarrak batzea da EH Bilduren helburua.